Geroa marraztu dut paper zati batean, kantu bat egin dizut bapatean. Pare bat akorde ta melodia urdin bat, oroitzapen denak txuri-beltzean..Geroa marraztu dut, ez nizun ezer esan, nire gelako pareta batean. Biharrari argazki bat, horra zure begiak asmatu ezinezko koloreak..
Baina zu zaude guztietan, marrazki eta kantuetan, galdera ta etorriko diren erantzun guztien atzean. Geroa marraztu dut paper zati batean kantu bat egin dizut bapatean. Pare bat akorde, melodia urdin bat hauxe da zugatik egin dudana.
Iparra galdu, hegora joan...Burua galdu, bihotza eman.
No hay comentarios:
Publicar un comentario